XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ilunabar batean Rakrak gazta-kaxa batean sartu zen, egunero bezala, afaltzeko.

Lau gazta jan zituen, baina hala ere goseak jarraitzen zuen eta gehiago jan zituen, tripakada izugarri bat egin arte.

Gehiegi jan zuen gau hartan, eta gazta-kaxa barnean hartu zuen lo.

Hurrengo goizean gazta-kaxa hura beste batzuekin batera kamioi batean sartu eta denda batera eraman zuten.

Amona xahar batek erosi zuen kaxa hura, eta hantxe joan zen Rakrak sagua ere amonaren etxera.

Kaxa zabaldu zuenean asko beldurtu zen amona saguarekin, baina Rakrakek berehala lasaitu zuen.

- Amona! Ez dizut batere gaitzik egingo, jateko zerbait emaidazu eta ni bake-bakean egongo naiz.

Eta halaxe egin zuen, eta handik aurrera ia fabrikan bezain ongi bizi zen Rakrak.